XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaztediari ¿Ez al dira uzkurtz guziak onak?

Etxe bat ezin liteke aundia eta txikia batera izan! Etxe baten jabe bazera, eta zure semetxuei: ¿Nolakua da gure etxia... Aundia ala txikia? galdetzean, batek aundia, eta bestiak txikia erantzuten badizute, seme bietako bat okerrian dago....

Edo bata edo bestia ez da egiaren jabe.

Etxe bat bakarra izanik ezin liteke aundia eta txikia bide batez izan...

Uzkurtza erebat bakarra izan bear du ba....

Gizonen Jaungoikoarekiko egin-bearrak agintzen dizkigun araudia baita Uzkurtza....

Beaz Jaungoikua bakarra izanik, baita Uzkurtza ere bakarra izan bear.

Uzkurtz batek egi argitzat daukana, bestiak ukatzen du.

¿Nola litezke biak egi izan?.

Uzkurtz batek ontzat daukana, beste bati bidegabekeria deritzaio.

¿Nola litezke biak onak Jaungoikoarentzat?.

Gure Uzkurtzak dionez, Jaungoiko bat besterik ezta.

Bramatarrei galdetzen ba diezu zenbat Jaungoiko diran eunka izendatuko dizkizue.

¿Ezberdintasun ori nola artu bear du onez Jaungoikuak?.

Jaungoiko benetakua dala Jesukristo, aitor erazten dizu zuri zure Uzkurtzak; mahometarren iritziz berriz Jesus gizon bat besterik etzan.

¿Nola bada Uzkurtz bietzaz iritzi berdiña izan du gure Jaunak?.

Mexiko alderdietan ba dituzu Uzkurtzak, gizon eta emakume talde aundiai, bizia kendu oi diotenak, Jaunaren opari biurtuaz.

Gure Uzkurtzaren oparia berriz Jaupa (Meza) Donea degu, Jesus'en Gorputz Odol, biurtzen dan ogi zatia.

¿Opari bata bezela bestia ere, atsegin izango zaiola Jaunari al deritzaizu?.

Biotz-garbitasun aundia benetan, gure Uzkurtzak agintzen diguna....

Gogorapen zikin bat, lañu-matasa beltz bat bezela, sortzen zazu zure buruan... lenbailen uxatzen sayatu bearra daukazu, utzegite astunen bat egin nai ezbadezu....

Beste gogorapen on batzuk zure burura ekarriaz, edo beste zeregin batera zure adimena zuzenduaz, nolabait alegindu bear dezu gogorapen zikin orri lekurik ez ematen Ain zuzena, ain txukuna, ain kutzu-gabia, izan bear du gure Uzkurtzak Jesukristo berberaren aginduz.

Sinismengabien zenbait Uzkurtz eta Sinismendunen arteko geigok ere seigarrengo ortan edozer nabarmenkeri ezetzat ez dute artzen.

Uzkurtz batek gogor eta zorrotz eragozten diguna, beste batek txartzat artu ezezik, Jaunari egin bearreko opari bat bezela artzen digute....

¿Ain ajolagabia, ote degu ba Jauna gai auetan? Berak dionez.

Emen lurreko gora bera guzien zuzentzalle Bera degu; Bere baimenik gabe, zuaitzen orririk ariñena ere ez da bere lekutik aldatzen, ille bat ere etzaigu erortzen....

Bere adimen sakon zabal, neurrigabeari guzia agiria baizaio.

Gauzak orla dirala, ¿ba alderitzaizu, Jesus berak emen bizi izan zanian izendatu zigun Uzkurtza besterik, ona izan litekeanik? ¡Ez irakurle gazte ori, ez! abaldu itzatzu Uzkurtz gayak darabilzkiten Idaztiak, ikasi astiro, patxaran, gure Uzkurtz aldeko agiriak; bera sendotzeko egin izan diran mirariak, iñori baño etsai ugariago bere kaltian sortu izanagatik, bere iraute betikuari begiratu.

Ikasi.

Irakurri.

Ez-jakintasuna Illunpea dezu, Jakintza argia da.

Eta argiak Azkengabeko Argiagana zuzenduko zaitu.

Gausabi.